Atxiloketa Arrasateko Gudari plazan izan da, 14:00etan gutxi gorabehera. Ertzaintzak jarrera susmagarria zuen gizonezko bat sumatu du, hauen autoa ikustean gordetzen saiatu delako. Gizonezkoa identifikatu eta miaketa egin ostean, Ertzaintzak sei poltsa speed aurkitu ditu diru-zorro eta poltsikoan. Ondorioz, gizonezkoa atxilotua izan da eta epaiketaren zain dago.