Alkideba Ointxe! lehenengo mailara

Miren Arregi Amasorrain 2019ko mai. 26a, 18:59

La Salleri 65-48 irabazita, lehenengo mailan jokatuko du datorren denboraldian Arrasateko taldeak.

Ez zen final erosoa izan. Andoni Arantzabalek lehen hirukoa saskiratu zuen (2-7), baina Mikel Santanak erantzuna eman zion 11ko berdinketa ipiniz. Bilbotarrek aukera gehiago aurkitu zituzten baina lehen zatiko azken txanpan, Ointxek hiru hiruko sartu zituen (Aranzabal, Lorenzo eta Ceciaga) eta aldea murriztu.

Bigarren zatian, moreek kolpe handia eman zioten finalari. Oiarzabal eta Apellaniz-en hirukoek egoerari buelta eman zioten 3 minututan: 0-15ko partziala eta 28-41ko emaitza. Bilboko taldeak erreakzionatu nahi izan zuen, baina ezinezkoa izan zen urrunetik ez zutelako asmatu. Alkideba Ointxek egoera kontrolatu zuen eta garaipena lortuta, igoera eskuratu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak