Alkideba Ointxerentzako garaipen garbia bigarren finalerdian

Aitor Agiriano 2019ko mai. 26a, 10:30

Atzo arratsaldean jokatu zuen bigarren finalerdia Alkideba Ointxek eta argi eta garbi gainditu zuen talde arrasatearrak Lakua Centro Sanprudencio anfitrioia. Gaur, 17:00etan, jokatuko dute finala bilbotarrek eta gipuzkoarrek.

Hasiera bikaina izan zuen talde arrasatearrak eta Abaskalen taldeak izan zuen defentsa onari aurre egiteko arazorik ez zuen eduki Alkideba Ointxek. Bigarren zatian, gasteiztarrek, defentsan egin zuten indarra eta horrek sentsazio honekin amaitzea ekarri zion taldeari: 17-14, Ointxeren alde. Atsedenaldia eta gero, gasteiztarrek ahalegina egin arren, ez zuten aurre hartzerik lortu eta jada partiduaren emaitza aurreikusi zitekeen. Hala, Gasteiztarrek amaiera arte gogor borrokatu bazuten ere, 87-45 punturekin irabazi zuen Alkideba Ointxek atzo jokatutako bigarren finalerdia."Urteko partidurik onena jokatu dugu. Oso ongi jokatu dute; denek jolastu dute eta bakoitzak bere alea jarri du partidu honetan", dio Txisko entrenatzaileak. La Salleren aurka jokatuko dute gaur finala: "Oso ekipo ona da eta zaila izango den arren, ilusioz eta gogotsu goaz".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak