Kanpanzar Arrasatek ez du mailari eusterik lortu

Miren Arregi Amasorrain 2019ko mai. 25a, 20:31

Mojategin Errioxaren kontra galduta (31-12), Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek Euskal Ligako 2. mailan jokatuko dute datorren denboraldian. 29 puntu baino gehiagogatik irabazi behar zuten gaur balentria lortzeko eta oso gertu egon badira ere, azkenean ezin izan da. Igor Isasi entrenatzaileak, bestetik, bere azken partidua zuzendu du gaur Mojategin eta norgehiagoka ostean merezitako omenaldia jaso du.

11 urtetan entrenatzaile aritu ondoren, bere azken partidua zuzendu du gaur Igor Isasik. Nahiz eta mailari eusterik ez duten lortu, pozik da entrenatzailea urte hauetan guztietan egindako lanarekin eta baita gaurko partiduan taldeak egin duenarekin ere. 

Norgehiagoka indartsu hasi dute Arrasatekoek, bosgarren minutua bete aurretik, entsegua egin eta 5-0 aurreratu baitira. Handik gutxira, baina, epaileak Errioxaren aldeko zigor kolpea adierazi eta aukera baliatu dute haiek, etxekoen aldeko abantaila murriztuz (5-3). Isasiren mutilak ondo ibili dira lehen 40 minutuetan eta horrela iritsi da etxekoen bigarren entsegua. Halere, errioxarrek ez dute amore eman, eta estutu egin dute markagailua. Lehen zatia, 19-9 bukatu dute.

Bigarren zatia ere bikain jokatu dute arrasatearrek eta markagailua eta 30 minutu betetzear zeudela 31-9 zegoen markagailua. Orduan heldu da bisitarien kolpea, markagailua 31-12an utzi dutelarik. Hori horrela, ezin izan dute mailari eusterik lortu, eta ondorioz, Euskal Ligako 2. mailan jokatuko dute datorren urtean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak