Helburua bikoitza da. Herritarrak herrian geldi daitezen lortzea eta bertako komertzioei bultzada ematea, bai eta herriko elkarte eta eragile desberdinen arteko elkarlana bultzatzea ere. Hala, gaur goizean Iturripen egin duten Leintz Eskola Kirolaren festan magia ikuskizuna eskaini dute. Arratsaldean, Oliver eta Liuba magoen ikuskizuna egongo da; eta baita kontzertua ere, Moonshine Wagon taldearen eskutik.