Askotariko instrumentuen doinuak entzun ahal izan dira, gaur, Arrasateko Kulturaten egin duten familien arteko kontzertuan. Askotariko instrumentuak –biolina, saxofoia, oboea, tronpeta, gitarra, perkusioa, pianoa...–, estilo askotariko musika sortzeko. Abesti herrikoiak, musika klasikoa eta garaikidea uztartu dituzte emanaldian. Gaurko protagonistak, ikasleak ez ezik, haien familiak ere izan dira. Esaterako, Jose Ramon Elkoro eta Amaia Garro musika eskolako irakasleek beraien seme Jonekin pieza bat eskaini dute. Ez dira bakarrak izan, Amaia Oleak Uxue eta Danel Serrano seme-alabekin, Louis Armstrong musikariak ospetsu egin zuen When the saints go marching in abestia interpretatu baitu.