Iturbideko aferagatik jarrita dagoen salaketa penala kentzeko eskatu dute CCOOtik

Amaia Txintxurreta Guridi 2019ko mai. 24a, 13:28
Elkarretaratzeko une bat.

Bigarrenez egin dute elkarretaratzea udaletxe aurrean, CCOOk deituta, Iturbideko aferaren ondorioz. "Lan gatazka" izan zenak salaketa penala jasan duela salatu dute beste behin, eta eskatu dutena da salaketa hori kentzea.

Kezkatuta daude CCOOkoak 2017an gertatu zen gatazka baten ondorioz. Sindikatuko Euskadiko idazkari nagusi Loli Garciak azaldu duenez, Iturbide egoitzako langileen egutegia hobetu nahian hasitako "lan gatazka" batek, salaketa penala jaso du eta euren sindikatuko bost ordezkariri eragiten die.

CCOOek azaldu duenez, Arrasateko Udala akusazio partikular legez aurkeztu zen epaibidean eta salaketa penala bertan behera uzteko eskatu dute agerraldian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak