Automatizazioa eta Robotika Industrialeko irakaslegoak defendatzen du horrelako lehiaketetan parte hartzeak ikasleen formazio integralean eragin zuzena duela, eta gainera, enpresek gaur egun dituzten Industria 4.0 alorreko erronkei aurre egitea ahalbidetzen diela ikasleei.
Mondragon Goi Eskola Politeknikoak argi dauka formakuntza lerrokatuta joan behar dela enpresen momentuko behar eta erronkekin, eta horregatik kalitatezko formakuntza eguneratua eskaintzen du, enpresetatik gertu dagoena eta ikasleek oso positiboki baloratzen dutena.
Eta horren adierazle da SIEMENS lehiaketan aurkeztutako proiektua lau onenen artean egotea.