Gazte mailako taldea ikustera joateko autobusa jarriko dute

Eneko Azurmendi 2019ko maiatzaren 23a

Gazteen Ohorezko Mailako taldea. Ezkerrean, goian, Cristian Levis entrenatzailea.

Futbolean, gizonezkoen gazte mailako taldeak Hiruko Torneoa jokatuko du Betoñon, Euskal Ligara igo ahal izateko. Autobusa 15:15ean aterako da zapatuan, Garibaiko geltokitik, eta izena eman beharko da.

Lehen partidua zapatuan jokatuko dute, Galdakaoren aurka, 16:30ean. Autobuserako prezioa bi euro da, eta Mondrako jokalarientzat, doan. Hala ere, izena eman beharko da, inprimaki bat beteta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak