Leintz Eskola Kirolaren azken jaia Arrasaten egingo dute zapatuan

Maialen Regueiro 2019ko mai. 23a, 15:08

Ikasturteko ekintzetan izena eman duten ikasle guztiek hartuko dute parte, zapatu goizetik eguerdira bitartean. 

2018-2019 ikasturteari amaiera emateko, Leintz Eskola Kirolak azken jaia ospatuko du zapatuan, Iturripe kiroldegian. Ikasturte osoko ekintzetan izena emandako ikasleek hartuko dute parte jai horretan. 11:00etan hasiko dute festa, eta, 12:30ak arte, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako ikasleei zuzendutako Ginkana Jolasak egingo dituzte. 11:15etik 12:30era, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako ikasleek kirol egokitua egingo dute: erreleboak, gurpil aulkian eslaloma, itsuen harrapaketa, puzzlea eta garun paralisia dutenendako futbola. 10:00etatik 11:00etara, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako eta DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleek ere kirol egokitua egingo dute eta 11:15etik 12:30era, berriz, Ginkana. Ekitaldi nagusia 12:45ean egingo dute, eta oparien eta sustapen jardueren zozketa ere bai, LEKeko ikasle guztien artean. "Sentsibilizazio" jardunaldia Kirol egokitua izango da ekintza aipagarriena.

"Sentsibilizazio" jardunaldia izango da

Hala, Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioaren laguntza izango dute. Helburuak honako hauek izango dira: kirol egokitua zer den eta badagoela ezagutzea; errealitate eta egoera ezberdinez jabetzea eta urritasuna dutenen egoeran jarriz esperientzia bizi izatea. Horretarako, bost gune jarriko dituzte, esan moduan, eta gune bakoitzean kirol bat praktikatzeko aukera izango dute guztiek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak