Gazteen talentu erakustaldi aparta, atzo, gaztetxean

Xabi Gorostidi 2019ko mai. 20a, 16:42

Gazte Talent ekimenaren bigarren edizioa egin zuten atzo Arrasateko gaztetxean. Gazte Txokoetako 13 eta 14 urteko erabiltzaileek hobekien egiten dakiena taularatu zuten: rock kontzertuak, kantaldiak, breakdance erakustaldiak... askotariko talentu erakustaldiak egin zituzten, belaunaldi gazteen artean kontuan hartzeko artista harrobia dagoenaren seinale.  

Irudiko bideoan, Arrasateko, Oñatiko eta Aramaioko gazteek osatutako rock taldea dago taula gainean. 13 eta 14 urte bitartean dituzte, eta beteranoen irmotasunarekin jo zuten Des-Kontrol talde arrasatearraren Altxa gaitezen abestia. Zakarrak taldearen Skinhead girl abestiaren bertsioa ere egin zuten. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak