Ointxe!-Araskiko neskak Valentzian dira Espainiako kluben txapelketa jokatzen

Maialen Regueiro 2019ko mai. 20a, 11:10
Ointxe!-Araskiko kadete mailako neskek, Valentzian hasi zuten atzo, Espainiako Kluben txapelketa. Valencia Basket etxeko taldearen aurka jokatu zuten atzo eta 80-43 amaitu zen norgehiagoka. Gaur, Femeni Maresme Coelmin taldearen aurka jokatuko dute, 17:30ean eta bihar berriz, ordu berean, Aranfuren Mutilbasket taldea izango da aurkaria. Hemen, atzoko partiduko argazki batzuk. 

Lau talde

Lehen fasean lau talde daude - A,B,C eta D- eta talde bakoitzeko hiru onenak sailkatuko dira final zortzirenetarako. Ointxe!-Araski taldea A multzoan dago beste talde hauekin batera: F. Maresme Coelim, Valencia Basket eta Aranguren Mutilbasket. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak