Mondragon Unibertsiteak eta Mondragonek gradu-amaierako euskarazko proiektuak saritu dituzte

Maialen Regueiro 2019ko mai. 20a, 10:28

Mondragon Unibertsitateak eta Mondragon Korporazioak euskaraz egindako karrera-amaierako proiekturik onenei sariak eman dizkiete. Mondragon Unibertsitateko bi proiektu saritu dira, biak Goi eskola Politeknikokoak. Lehen sariaren irabazlea Markel Azkue Etxeandia izan da, Ikerlanentzat egindako Aplikazio industrialetarako energiaren biltegiratze-sistema hibridoen analisia lanagatik eta 1.500 euroko saria jaso du. Bigarren sariaren irabazlea Nagore Etxebarria Altuna izan da, Fagor Arrasaterentzat Formatu kargatzailea eta elikapen lerroa uztartzen dituen prentsa baten elikapen sistemaren diseinua proiektuagatik. 

582 proiektu

Mondragon Unibertsitateko fakultate ezberdinetan egindako 582 proiektu garatu dira guztira eta horietatik 187 euskaraz egin dira. Mondragon taldeko kooperatibetan 120 proiektu landu dira eta lehiaketan euskaraz garatutako 22 proiektuk hartu dute parte. Era horretan, saria euskaraz ongien idatzitakoei eman zaie. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak