The Electric Alley laukotearen kontzertua Amaia antzokian

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2019ko mai. 17a, 16:32

Aspaldiko partez, Amaia antzokiko hall-a musika areto bilakatuko dute Udaleko Kultura Sailekoek; 2012an Cadizen sortu zuten The Electric Alley taldea gonbidatu dute. Kontzertua bihar, zapatua, izango da 20:00etan; sarrerak, bost eurotan eskuragarri, leihatilan eta Arrasate.eus atarian.

Bilbon joko dute gaur, egubakoitza, eta bihar Arrasaten egingo dute Turning Wheels euren hirugarren diskoaren aurkezpena; adituen esanetan, hegoaldeko ukitua duten energiaz betetako hamaika hard-rock kantu batzen dituen bilduma da. "70eko hamarkadako rock eta hard-rock musika egiten du laukoteak, bestelako estiloen eragina badute ere; blues arena, esaterako. Garai bateko Led Zeppelin eta The Black Crowes talde ezagunak datozkit adibide moduan. Eurak bakarrik izango dira oholtzaren gainean, ez da telonerorik egongo, eta ordubete eta laurden inguruko emanaldia eskainiko dute", azaldu du Karmelo Alberdi Kultura teknikariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak