"Eskaintza handia" izango da, hala dio komunikazio arduradun Edorta Aiastuik, abian jarriko duten Kultura Musikala ikasgai berria aipatuta: "Iñaki Manganaren eskutik, musikaren historia ikasteko aukera eman nahi diegu helduei. Era berean, aurten hasi gara gitarra elektrikoa eta bateria eskolak zazpi urte dituztenei eskaintzen, eta hala jarraitzeko asmoa dugu".