Gernikako B-Lañon gazte askok hartu zuten parte, baina Ane Zuazubiskar arrasatearra izan zen onena. Zortzi bertsolariek bikoteka kantatu zuten hasieran: Paule Loizaga eta Aissa Intxausti; Peru Berazategi eta Aratz Igartzabal; Eli Pagola eta Mikel Retolaza; Ane Zuazubiskar eta Asier Galarza. Ondoren, bikoteak hautsi eta bigarren fasera banaka sailkatu ziren honako hauek: Mikel Retolaza, Asier Galarza, Aratz Igartzabal eta Ane Zuazubiskar. Azken biek jokatu zuten buruz burukoa, eta Ane Zuazubiskarrek eskuratu zuen txapela.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.