Mondrak datorren urteko bazkidetza bat zozketatuko du zapatuan taldea babesten dutenen artean

Xabier Urtzelai 2019ko maiatzaren 14a

Mondrako kapitain Julen Aranbarri gola ospatzen.

Liga amaitzeko bi jardunaldi geratzen dira, baina Mondrak zapatuan jokatuko du etxean azkenekoz, Debako Amaikak Bat taldearen kontra (16:30), eta zaleen aurrean jokatuko duten azken partidu horretan talde zuri-morea animatzera Mojategira gerturatzen direnen artean bazkidetza bat zozketatuko du klubak.

Ligan zazpigarren postuan dago Mondra (48 puntu) eta Amaikak Bat laugarrena da (50 puntu). Eta, tartean daude Mutriku (49) eta Zarautz (49) moduko taldeak. Bada, oraindik sei puntu daude jokoan eta liga laugarren postuan amaitzeko aukera dute zuri-moreek. Horrek ez du aparteko saririk, baina denboraldia zapore gozoarekin amaitzea ez da gauza txikia. 

Bada, Mojategiko azken jardunaldi horretan zaleen babesa saritzeko klubak zozketa bat jarriko du abian. Bertan, datorren urtera begira bazkidetza bat zozketatuko dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak