Mondrako gazteek ez dute azken hitza esan

Xabier Urtzelai 2019ko mai. 14a, 10:24
Federazioko ordezkari Ramon Azkarate Mondrako kapitainari azpitxapeldunaren garaikurra ematen, Zubietan. Argazkia: Twitter / Gipuzkoako Futbol Federazioa

Mondrako ohorezko gazte mailako taldeak 2-1 galdu zuen zapatuan Zubietan, Oiartzunen kontra. Hala, oiartzuarrak zuzen igoko dira Euskal Ligara, baina zuri-moreek ez dute azken hitza esan, hamabost egun barru bigarren aukera bat izango dutelako, hiruko torneoan. 

Euskal Ligara igotzeko lehenengo txartelak ihes egin die Mondrako Ohorezko gazte mailako taldekideei. Zapatuan zuten horretarako aukera, Zubietan, eta etxeko zaleen babesa izan zuten arrasatearrek, bi autobus joan zirelako taldea animatzera. Oiartzuarrek eman zuten lehenengo kolpea (1-0), baina zuri-moreak partidua berdintzeko gauza izan ziren (1-1) eta edozer gerta zitekeenean zorigaiztoko jokaldian etorri zen Oiartzunen 2-1ekoa.

Hiruko torneoa bi aste barru

Ametsa, baina, ez da amaitu, oraindik Mondrak posible duelako Euskal Ligara igotzea. Horretarako, bi aste barru Arabako eta Bizkaiko ordezkariekin –euren ligetako bigarren sailkatuak– batera jokatuko duten hiruko torneoa irabazi beharko dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak