'Txufi' hunkituta, Mojategin egin dioten omenaldian

Maialen Regueiro 2019ko mai. 12a, 13:26

Mojategin Eskolarteko Gipuzkoako Atletismo txapelketa egiten ari dira eta txapelketa horren baitan, Fernando Zufiria 'Txufi'-ri omenaldi hunkigarria egin diote, urteetan Arrasateko atletismoarengatik egindako lana eskertzeko. Gainera, bere izenean plaka bat jarri dute Mojategiko horman.

Omenaldi hunkigarria

'Txufi' hunkituta azaldu da omenaldiaren ostean: "Banekien omenaldia egingo zidatela, baina ez nituen hainbeste sorpresa espero eta benetan pozgarria izan da eta hunkitu egin naiz". Izan ere, Arrasateko atletismo saileko kideen artean pasiloa egin diote Mojategiko atletismo pistan eta ondoren, aurrerantzean Mojategin egongo den plaka erakutsi diote. Omenaldia amaitzeko, guztion artean talde argazkia atera dute. Merezitako omenaldia jaso du Zufiriak, Mojategin lan asko egin baitu. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak