Lan saioak hainbat helbururi erantzun die. Batetik, ikasleak ideien garapenean lanean jarri ditu; bestetik, Debagoieneko eragile sozialen eta unibertsitatearen arteko elkarlanean aurrera pausuak ematea ahalbidetu du eta, azkenik, Ereindajan eta Gu Haziak Gara proiektuei aurrera begira landu ditzaketen lan-ildoen gaineko proposamenak egin zaizkie.