Mondragon Unibertsitateak Arrautza Jaurtiketako Industria Diseinuko Lehiaketa egin du gaur. 80 ikasle inguruk hartu dute parte helburu bikoitza duen lehiaketa honetan: batetik, parte-hartzaileen ahalmen zientifiko-teknikoak ebaluatzea eta bestetik, lehiaketaren bitartez, ikasleen artean motibazioa sustatzea. Arrautza hegaldirik politena Flower Power taldeak egin du, diseinu onena Ovni Machine taldearentzat izan da eta azkenik, Papa Delta taldeak aipamen berezia jaso du.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.