Gaika antolatuta
Baliabide Gida gaika dago antolatuta eta zerbitzu bakoitzaren helbidea, telefonoa, helbide elektronikoa eta ordutegia daude jasota. Horrez gain, herriko baliabide guztiak Arrasateko plano batean daude kokatuta.
Gidak bestalde, honako gaien inguruko informazioa du: errolda eta biztanleentzako arreta, harrera zerbitzua, osasuna, hezkuntza, hizkuntzak, enplegua, etxebizitza, gizarte zerbitzuak, aholkularitza juridikoa, kultura, aisialdia eta kirola, hondakinak eta emakumea eta berdintasuna.