Erretzeari uzteko tailerrak osasun etxeak antolatuta

Maialen Regueiro 2019ko mai. 8a, 12:53

Arrasateko osasun zentroak erretzeari uzteko tailerrak antolatu ditu. Lehen hitzordua atzo izan zen eta aurrerantzean, lau egunetan izango da tailerra. Saioak Debagoieneko ospitalean izango dira, 15:00etatik 17:00etara bitartean eta Mila Perez eta Bienve Martinek erizainek gidatuta. 

Bost saio guztira

Lehen saioa atzo izan zen eta hurrengoak maiatzaren 14an, 21ean, 28an eta ekainaren 18an izango dira. Horietan parte hartzeko, aurrez izena ematea komeni da Arrasateko osasun zentrora deituta (943 03 52 50).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak