Irteera goizeko 08:00retan izango da Garibaitik eta itzulera, ostera, 19:00retan Zarauztik –Arrasatera 20:00ak aldera iritsiko dira–. Izena emateko azken eguna maiatzak 23 izango da. Hala ere plaza mugatuak izango dira, horrenbestez, interesa dutenek hobe lehenbailehen izena ematea.
- Bazkide eta federatuek 46 euro.
- Bazkide ez federatuek, edo federatuta daudenek baina Besaideko bazkide ez direnek 48 euro.
- Ez bazkide eta ez federatu direnek 52 euro
Ordainketa honako kontu korrontean egin behar da: ES11 3035 0001 5900 1013 3101, eta behin ordainketa eginda, beharrezkoa da Besaideko egoitzatik pasatzea (maiatzak 9, 14, 16, 21 eta 23 – arratsaldeko 19:30etatik 20:30etara), datuak emateko. Erreserba ez da ontzat emango datuak eta ordain agiria Besaideko egoitzara eraman arte.
