Mondrak autobusa jarriko du gazte mailako taldea animatzera joateko

Xabier Urtzelai 2019ko mai. 7a, 09:37

Ohorezko gazte mailako taldea.

Mondrako ohorezko mailako gazteek, klubaren historian lehenengoz, Euskal Ligara igotzeko aukera dute. Zuri-moreek liga ikusgarria egin dute eta euren multzoko onenak izan dira. Bada, beste multzoko liderraren, Oiartzunen, kontra dute Euskal Ligarako txartela jokoan, zapatuan, Zubietan (18:00). Klubak autobusa jarriko du zaleendako. 

Normalean klubetako talde nagusienek jasotzen dituzte arreta guztiak, baina aurtengo denboraldian ohorezko gazte mailako Mondra sekulako denboraldia egiten dabil. Izan ere, Mondrako harrobiko talde batek inoiz ez du halako lorpenik egin; gazte mailako taldea gertu dago ohorezko mailatik Euskal Ligara igotzeko. 

Zuri-moreak euren multzoko onenak izan dira 30 partidutatik 20 irabazi eta bi berdinduta. 62 puntu eskuratu dituzte, eta bigarren sailkatuari 8 puntuko aldea atera diete. Eta zapatuko finalean Oiartzun izango dute zain, beste multzoko liderra, eta bolada izugarri onean dagoena –azken hamalau partiduak jarraian irabazi dituzte–.

Zaleen babesa gura dute Zubietan

Halako partidu garrantzitsu baten aurrean klubak ahalegina egin eta autobusa antolatu du zapatuko partidurako. Norgehiagoka 18:00etan izango da Zubietan, eta autobusa 16:30ean irtengo da Garibaitik (2 euro, Mondrako jokalariek doan joan ahal izango dute). Izena emateko, hemen

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak