Sanjuanak euskaraz bizitzera bultzatuko duen esaldiaren bila

Xabi Gorostidi 2019ko mai. 6a, 15:58

Aimar Elortza, iazko edizioko irabazlea.

Abian da San Juan jaietako esaldi laburren lehiaketaren zazpigarren edizioa. Arrasaten erroldatutako talde edo norbanakoek har dezakete parte, eta proposamenak maiatzaren 22ra arte egin ahalko dira. Esaldi irabazlea San Juan jaietako zapietan inprimatuko da eta irabazleak 100 euroko diru saria jasoko du. 

Hona hemen lehiaketan parte hartzeko oinarriak:

  • Arrasateko EHE, Debagoieneko AEK eta AED elkarteak San Joan jaietako esaldi laburren lehiaketa antolatu dute, Arrasateko Udalarekin elkarlanean.
  • Esaldi horren bitartez, antolatzaileen helburua da arrasatearrak San Joanak euskaraz bizitzera animatzea.
  • Aukeratutako esaldia Arrasateko Udalak 2019ko San Joan jaiak girotzeko aterako dituen zapietan erabiliko da. Baita esaldia egokia izanez gero jaiak iragartzeko euskarrietan ere. Erabilera hori kontuan hartuta, esaldi laburra eta argia izatea baloratuko da. Lehiaketa honetan Arrasaten bizi, ikasi edo lan egiten duen edonork parte har dezake, taldean edo bakarka. Partaide edo talde bakoitzak nahi beste lan aurkez ditzake.
  • Lanak maiatzaren 22a baino lehen bidali behar dira AED elkartera. Bulegora bidali edo eraman daitezke (Pablo Uranga kalea 4-behea) edo e-postaz aed@aedelkartea.eus helbidera bidali.
  • Lana aurkezten den orrian ez da egile edo egileen izen-abizenik jarriko. Datu pertsonalak (izen-abizenak, adina, telefonoa) kartazal itxi batean sartuta aurkeztuko dira eta kartazal hori, proposaturiko esaldiarekin batera, beste kartazal handiago batean. Esaldiak e-postaz bidaliz gero, mezu bakar batean baina bi fitxategitan bereizirik bidaliko dira. Hau da, fitxategi batean proposaturiko esaldia edo esaldiak eta beste batean egile edo egileen datuak.
  • Epaimahaia Arrasateko EHE, Debagoieneko AEK, AED elkartea eta Arrasateko Udaleko kideek osatuko dute. Epaia maiatzaren 24an jakinaraziko da, tokiko hedabideen eta sare-sozialen bidez.
  • Saria 100 € izango da.
  • Saria eman gabe gera daiteke, epaimahaikoek horrela erabakiz gero.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak