Heziketa ziklo eskaintza zabala Mondragon Goi Eskola Politeknikoan

BABESTUTAKO EDUKIA 2019ko maiatzaren 10a

Industria 4.0 edo Industria adimentsua izenekoa, IoT teknologian oinarritzen da (Gauzen Internet edo Internet of Things). Gaur egungo enpresa industrialak digitalizazio prozesuetan murgildurik daude eta informatikan prestatutako gazteak behar dituzte.

Mondragon Goi Eskola Politeknikoan Sareko Informatika Sistemen Administrazioa (ASIR) goi mailako Heziketa Zikloa eskaintzen da eta erronketan oinarritutako hezkuntza metodologia praktiko baten bitartez ematen da hori. Hainbat proiektu garatzen dira (irudian bezalakoak) non sareetan ordenagailu konektatuetara, makinak ere gehitu ditzakegun sentsoreekin, eta guztien kontrola izan, sortzen dituzten datuak kudeatuz.

Hori ezagutzeko aukera izango da maiatzaren 25ean, 11:00etan.

Eskaintza handia Heziketa Zikloetan

Hona hemen Heziketa Zikloetako eskaintza:

Automatizazio eta robotika industriala: Bi urteko iraupena du, euskaraz da eta presentziala. Tituluaren helburua da automatizazio industrialaren teknologian ezagutzak izango dituzten profesionalak prestatzea, baita instalazio automatikoak muntatzeko, mantentzeko eta martxan jartzeko gai direnak ere.

Sareko informatika sistemen administrazioa: Bi urteko iraupena du, euskaraz da eta presentziala. Titulu honen helburua da enpresako informazio sistemen kudeaketara aplikatutako informatikaren alorreko prestakuntza teknologikoa ematea. 

Fabrikazio mekanikoko diseinuko goi-mailako teknikaria: Bi urteko iraupena du, euskaraz da eta presentziala. Tituluaren helburu nagusia  da titulatuei diseinu mekanikoaren inguruko formazio teknologikoa ematea.

Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzeko goi-mailako teknikaria: Bi urteko iraupena du, gaztelaniaz da eta presentziala. Tituluaren helburu nagusia da titulatuei fabrikazio mekanikoaren arloko formazio teknologikoa ematea. 

Mekatronika industriala: Bi urteko iraupena du, euskaraz da eta presentziala. Mekatronika ez da teknologiaren adar berri bat, hainbat diziplina
teknologiko (mekanika, elektronika eta kontrol automatikoa) integratzeko beharrari erantzuten dio.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak