Gipuzkoako txapeldunak dira MUko kadeteak

Itziar Larrañaga Sarasola 2019ko mai. 6a, 12:52

Gipuzkoako lauko finala jokatu dute asteburuan Iturripen eta arrasatearrek lortu dute garaipena. Zapatuan Easo SBTren aurka finalaurrekoa irabazita, finalerako sailkapena eskuratu zuten kadete mailako mutilek. Domeka arratsaldeko 17:30ean jokatu zuten txapelketako finala Askatuak taldearen aurka. Hamaika puntuko aldearekin, 68-57 irabazi zuten Mondragon Unibertsitateko jokalariek.

Zapatuan hasi zen Gipuzkoako lauko finala; finalaurrekoan arrasatearrek 69-68 gainditu zuten Easo SBT. Azken minutura arte izan zuen emozioa partiduak, eta MUk azken minutuan jaurtiketa libretik egindako saskiratzeari esker lortu zuen finalera sailkatzea. Bestalde, Askatuak taldeak Iraurgi mendean hartu zuen 57-56 irabazita.

Argazkiak: Bittor Munarriz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak