Maila altuko kontzertua eskaini dute Txanbela otxoteko ahotsek

Amaia Zabala 2019ko mai. 5a, 20:06

Udaberriko XV. Musika Jaialadiaren barruan, Txanbela otxotea taldeak kontzertua eskaini zuen, atzo, 19:30etan, Arrasateko San Frantzisko Elizan. Eliza guztiz bete zen eta bertaratu ziren herritarren esanetan "oso maila altuko" kontzertua izan zen.

Iñaki Olaizola Txanbela otxotea taldeko kide arrasatearretako bat da eta atzoko kontzertuarekin "oso pozik" geratu zirela aitortu du: "Primeran joan zen kontzertua, jende pila bat etorri zen, eliza guztiz betetzeraino eta herritarrek amaieran atarian esan zigutenaren arabera asko gustatu zitzaien eta inpresio bikaina eraman zuten".

Taldeak momentuz ez du beste kontzerturik aurreikusten baina eskaeren bat izan ezkero ez dute baztertzen beste emanaldiren bat eskaintzea.

Txanbela otxotea

Txanbela otxotea 2017an sortu zen; Josean Vegak sortu zuen, gaur egun zuzendari duenak, Juanjo Mena orkestra-zuzendari ospetsuaren eskariz, zertarako eta gisa honetako abesbat-zen kanta moldearen euskal kultura tradizionala ezagutarazteko Estatu Batuetako Cincinnati May Festival delakoan. Horretarako, Euskal Herriko zenbait herritako kantariak bildu ditu, eskarmentu handikoak hala abesbatzetan nola bakarka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak