Festa giroan ospatu dute AGAKO Eguna

Amaia Zabala 2019ko mai. 5a, 19:28

Arrasateko Gazte Altenatiboen Kofradia Organizatuak 28 urte betetzen ditu eta hilabeteko egitaraua borobiltzeko, atzo, AGAKO Eguna ospatu zuten. Egun guztiko egitaraua izan zuten, sormen tailerra, bazkaria, kontzertu akustikoa, karropotea eta kontzertuak izan baitzituzten.

Bazkarian 50 bat lagun bildu ziren eta ondoren Hans, Pello eta Hasier arrasatearren eskutik kontzertu akustikoa izan zuten.

Jarraian, karropotea egin zuten eta herritar ugari elkartu zitzaizkien.

19:30etan kontzertuen txanda izan zuten. Lehenik Igitaia talde arabarra izan zuten, ondoren, Aurrez aurre talde beasaindarra eta azkenik, arrasatearrek eta elgoibartarrek osatzen duten Salda badago taldearen txanda izan zen. Kontzertuak 11:00etan amaitu ziren.

Inesa Ugalde, AGAKO Egunaren antolatzaileetako bat da eta gogoratuarazi du jai guztia "autogestionatua" izan zela: "Atzoko egunean ere gure filosofia eta ardatza den autogestioa oinarri izan genuen". Gaineratu du, hilabete guztian zehar antolatu dituztela kultur ekitaldiak eta atzoko eguna ospakizunen azken eguna izan zela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak