Gipuzkoakoan, lehen bost partidak irabazi egin zituen Tornayk, eta azkenengoan Iñigo Mijole donostiarra izan zuen kontrario. Abantaila izan zuen partidaren hainbat momentutan, baina azken aldera hainbat akats egin eta galdu egin zuen. 2018an ere txapeldunorde izan zen. Euskadiko Txapelketa maiatzaren 25ean eta 26an jokatuko da Santurtzin.
