Goizeko 11:00etan hasi dute eguna puzgarriekin eta ondoren poteo herrikoia egin dute Izengabekuak txarangarekin; jarraian, herri bazkaria izan dute, eta antolatzaileak oso pozik geratu dira, lagun ugari bildu baitira. Arratsaldean, poniak eta bigantxak izan dituzte Hiruki plazan.
Gauean, Parabellum,punck rock estiloko talde barakaldoarra, eta Bourbon Kings, heavy estiloko talde nafarra, izango dituzte.
Bihar, azken eguna
Bihar, San Andreseko jaien azken eguna izango da, eta jaiak behar bezala agurtzeko honako egitaraua prestatu dute: 12:00etan Arrasateko erraldoi eta txistulariak; 16:00etan mus txapelketa Tantaka tabernan; eta, azkenik, 18:00etan, Potx eta Lotx pailazoak.