Goieskolak, Debagoieneko Euskal Eskola Publikoen Elkarteak, ikastetxe publikoetako irakasle guztientzat formakuntza saioak antolatu ditu maiatzerako. Formakuntza saioak maiatzaren 8an eta 14an izango dira, arratsaldez, Arrasate Institutuan.
Maiatzaren 8an, asteazkena
Bigarren Hezkuntzako esperientziak partekatzen, digitalizazioa izeneko formakuntza izango da maiatzaren 8an Arrasate Institutuan, 15:30ean. Formakuntza saioa hasteko, Hirubide BHI Irungo ikastetxeko Iñigo Gebarak eta Aloña Agirrek Luberri esperientzia: oinarritutako digitalizazio prozesua hitzaldia eskainiko dute. Jarraian, Oñatiko Zuazola -Larraña BHI ikastetxeko lagunek Digitalizazioa: Energia proiektu digitala hitzaldia eskainiko dute. Azkenik, eguneko formakuntza saioa amaitzeko, Arrasate BHI ikastetxeko kideek Digitalizazioa: Proiektu digitala hitzaldia eskainiko dute.
Maiatzaren 14an, asteartea
Jardunaldi hau ere Arrasate Institutuan izango da eta 17:00etan hasiko da. Lehenik eta behin, Eskoriatzako Luis Ezeiza herri eskolako esperientziaren berri izango dute bertaratutako irakasleek, Aniztasuna eskolanhitzaldiaren bitartez. Jarraian, Oñatiko Herri Eskolako lagunek, beraien esperientzian oinarrituz, Hirueleaniztasuna lantzen hitzaldia eskainiko dute. Maiatzaren 14ko formakuntza saioak amaitzeko, Angiozarko eskolako kideek eskola txikien inguruko ikuspuntua azalduko diete bertaratuei, Eskola txikitik ekarpena egin nahian hitzaldiaren bitartez.