Otxote bat eta txirula doinuak, Udaberri Musikaldia hasteko

Xabi Gorostidi 2019ko mai. 2a, 17:38

Sei kontzertuko egitarauarekin dator 2019ko Udaberri Musikaldia; bi lehenak, asteburu honetan: Txanbela Otxotea zapatuan eta Windu taldea domekan. 

Zuzeneko musika emanaldiak maite dituztenek aukera paregabea izango dute maiatzean egingo den Udaberri Musikaldiaren eskutik. Sei emanaldik osatutako kontzertu zikloa prest dago jada, bertako zein kanpoko musikariekin, eta horietako lehen biak asteburu honetan egingo dituzte. Bihar, Txanbela Otxotearen ahots landuak entzun ahalko dira, San Frantzisko elizan, 19:30ean. Zortzikotea Josean Vegak zuzentzen du eta 2017an sortu zen, otxoteen ondarea munduan zabaltzeko. Cincinnatiko (AEB) jaialdi batean egin zuten debuta eta aipatu beharra dago zortzi abeslarietatik bi arrasatearrak direla: Inaxio Olaizola eta Juan Bautista Agirre.

Etzi, ordea, Windu taldearen txanda izango da; Kulturateko areto nagusian, 19:30ean. Txirula eztiko laukote ezohiko bat da, zeinak nahasten dituen errepertorio historikoa eta oraingoa. 2016an kaleratutako Under Construction lehen lanarekin musika klasikoko entzuleen goraipamena lortu zuten. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak