Bueltan da Ibai-arteren 'Magialdia'

Xabi Gorostidi 2019ko mai. 2a, 16:49
Oliver Magoak bat egingo du Ibai-artek antolatutako Magia Festarekin.

Maiatzaren 6tik ekainaren 14ra bitartean herriko komertzioetan erosten duten bezeroek doako erosketa magikoak izango dituzte zain. Dendetan magiarekin lotutako apaingarriak jarriko dituzte, eta 'Magia festa' eguna antolatu dute maiatzaren 25erako, non askotariko ikuskizunak ikusi ahalko diren.  

Hona hemen maiatzaren 25erako egitaraua:

  • 12:00-15:00 eta 17:00-21:00: Hiru magok gertuko magia egingo dute udalerriko zenbait
    toki, saltoki, etab txokotan.

  • 12:00-15:00 eta 17:00-19:00: 30 minutuko magia tailerrak 7 urtetik gorakoentzat.
    Tailerretan parte hartzeko izen eman behar da 943793090 telefonora deituaz
    edo aitziber@debagoiena.eus helbidera edo 688734149 (whatsapp) idatziz.

  • 12:00-21:00: Magia saltoki bat jarriko da prezio herrikoia izango duten produktu
    desberdinekin.

  • 19:00: Oliver magoaren ikuskizuna Udaletxeko Plazan.

Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren, Rural kutxaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailaren laguntzaz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak