Musakolako mendiko bizikleta martxa egingo dute domekan

Xabier Urtzelai 2019ko mai. 2a, 15:42

Musakolako mendiko bizikleta martxak 12 urte beteko ditu domekan –09:00etan Ziar-Ola elkartean; izen-ematea egunean bertan–. Iaz jendetza batu zen irteera puntuan, eta seguru etzi ere gehienezko 325 laguneko kopurutik gertu egongo direla. 

Urtero moduan antolatzaileek bi ibilbide prestatu dituzte, Arrasateko inguruetan. Luzeak 38 kilometro inguru ditu, eta 1.600 metrotako desnibel positiboa. Motzak, berriz, zortzi kilometro gutxiago izango ditu, eta gainditu beharreko desnibela ere txikiagoa izango da, 1.100 metrotakoa. Hala, ibilbideak iazkoaren antzekotasun handia izango du; ziklistak Anporreta, Etxaeta, Urkulu, Galarrixa, Bedoña eta Kurtzetxiki inguruan ibiliko dira, bidezidor ederretan.

Dagoeneko ez dago internetez izena emateko aukera, baina domeka goizean, proba hasi baino ordubete lehenago Zior-Ola elkarte kanpoaldean antolatzaileak egongo dira izenak hartzen. Hala, federatuek 20 euro ordaindu beharko dituzte, eta federatuta ez daudenek 25 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak