Azken agurra eman diote Arkaitz Iturberi

Xabi Gorostidi 2019ko api. 29a, 20:12

Gaixotasun larri baten ondorioz zendu zen atzo, domeka, Txomin Iturbe ETAko buruzagi ohiaren eta Maite Ormaetxea errefuxiatuaren semea zena. San Kristobalgo hilerrian egindako ekitaldi xume batekin agurtu dute gaur kanta eta hitz hunkigarrien artean. 

Ehunka lagun batu dira San Kristobalgo hilerrian Arkaitz Iturberi agur esateko. Ekitaldi xume eta hunkigarri bat izan da. Besteak beste, bere bikoteak emozioz betetako gutun bat irakurri dio, eta kanta bat abestu dute gitarraren laguntzarekin. Amaieran, Eusko Gudariak abestu dute bertaratu direnen artean.

BVEren biktima

Gurasoak Baionan errefuxiatuta zeudela jaio zen 1973an. 1975eko urtarrilean, haur bat zelarik, aitaren auto azpian zerbait ikusi zuen, eta aita ohartarazi zuen. Batallon Vasco Español talde parapolizialak jarritako bonba bat zen, eta biak ihes egiten ari zirenean eztanda egin zuen. Aita eta semea bizirik atera ziren, baina zauriekin. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak