Maiatzaren 11rako mendi ibilaldi berri bat antolatu du Besaide MEk

Xabi Gorostidi 2019ko api. 29a, 13:07
Irudia: pixabay

Gatzagain-Leixargarte-Bedoña izena jarri diote, eta Arrasateko auzo horretan egingo duten baba janarekin amaituko da. 19 kilometro luzera izango du, eta izen emateak maiatzaren 8a baino lehen egin beharko dira. Besaide barruan sortutako talde berri batek antolatu du ibilaldia, eta "gazteengan mendizaletasuna hedatzeko" ekintzak antolatzeko gogoz daude. 

Garibaiko geltokian egingo dute hitzordua, 07:30ean, eta bertatik autobusean abiatuko dira Gatzagara. 08:00etan hasiko dute ibilbidea eta 10:00etan hamaiketakoa prest izango dute Leixargarateko aterpetxean. 14:30etan amaituko da ibilbidea Urkuluko iturrian, eta bertatik Bedoñako Errastiko jatetxera joango dira autobusez, bertan baba jana izango baitute zain. 

Leixargarateko aterpertxean hamaiketakoa egingo dute.

Izen emateak maiatzaren 8a baino lehen egin daitezke, Besaideko egoitzan –astelehen edo asteazken, 19:30-20:30– edo berritasun gisa Besaideren webgunetik ere. "Orain arte izen emateak bulegoan egiten ziren, eta hori errazteko, internetetik egiteko aukera eman nahi izan dugu". Interneten alde egiten dutenek, bi kontu hauetako batean egin beharko dute diru-sarrera, kontzeptuan euren izen abizenak jarriz:

  • Laboral Kutxa:  3035 0001 51 0010000193

  • Kutxabank: 2095 5055 53 1061009519

Ibilaldiaren prezioa –bazkaria barne– 35 eurokoa izango da, eta federatuta ez daudenek 5 euro gehiago jarri beharko dituzte, eguneko asegurua egiteko. Azken hauek, bulegoan bertan egin beharko dute izen ematea, aseguruaren tramitea egin ahal izateko. Bazkarira joan nahi ez dutenentzat 10 euroko prezioa izango du ibilaldiak. 

Talde berria Besaide ME barruan

Besaide MEk beti izan ditu elkarte barruan funtzionatzen duten talde autonomoak, eta berriki bat sortu da; batez ere, gazteengan mendizaletasuna sustatzeko helburuarekin.

"Jende gaztearentzako interesgarriak izan daitezkeen ekintzak antolatu nahi ditugu, mendizaletasuna areagotzeko. Horretarako, sare sozialak baliatuko ditugu; Whatsapp mezuak zabaltzeko, Instagram kontu bat ere sortu dugu..." azaldu dute talde berriko kideek. "Ibilbide hau izango gure lehen urratsa, eta hurrengoa kamiseta batzuk ateratzea izango da".

Talde berria gazteei begira sortu bada ere, argi utzi nahi izan dute euren ekintzak herritar guztiei zuzenduta egongo direla; gazte zein heldu. 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak