Lapurreta egin dute Arrasateko Ereindajan dendan

Josu Bilbao Atxutegi 2019ko api. 27a, 10:37

Lapurreta gauean izan den arren, goizeko 9:00etan lapurretaren abisua eman du Arrasateko Udaltzaingoak, eta Ertzaintza jarraian bertaratu da. Lapurrek, batez ere, dirua eraman dutela baieztatu dute ertzainek.

Arrasateko San Andres auzoan dagoen Ereindajan dendan lapurreta gauzatu dute gauean zehar. Goizeko 9:00ak inguruan eman du abisua Udaltzaingoak, eta Ertzaintzak ikerketa ireki du heldu bezain laster. Lapurrek, dendako erakusleihoko kristala apurtu eta, batez ere, dirua eraman dutela baieztatu du Ertzaintzak.

Ereindajan dendako langileek GOIENAri azaldu diote diruaz gain ordenagailu bat eta mugikor bat ere lapurtu dutela. Gainera, lapurtu duten dirua Errigorako olio kanpainarako zati bat izan dela azaldu dute langileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak