'Nicaragua: Feministak erresistentzian' hitzaldia
Yerling Aguilera, soziologoa, feminista eta Nikaraguarekiko elkartasunaren nazioarteko karabanako kidea da. Ana Marcela Montanaro, berriz, Costa Ricako jurista, feminista eta gizarte eragilea izateaz gainera, aditua da giza eskubideetan eta Begirada bat latinar Amerikako feminismo dekolonialari liburuaren egilea da. Bi emakume hauek izango dira, hilaren 29an, Kulturateko hitzaldiaren hizlariak.