Haizea Tornay xake-jokalari arrasatearra Hesseneko txapeldunordea izan da

Maialen Regueiro 2019ko api. 23a, 09:49

Aste Santuan xake txapelketak jokatu dira Alemanian eta Haizea Tornay arrasatearra bertan izan da. 16 urtetik beherako emakumezkoen txapelketako faboritoetako bat zen Tornay. Izan ere, azken txandan arrasatearrak F. Tempe-ren aurka jokatu zuen eta berdindu egin zuten. Berdinketa horri esker, Tornay buruan jarri zen 5 punturekin. Horrez gain, J.Peschel eta F.Reineck-ek jokatutako partiduak bost ordu baino gehiagoz luzatu zen eta azkenean, Peschel-ek Tornay berdintzea lortu zuen. Hala, bien arteko berdinketa apurtzeko sistemak Pescheli eman zion lehen postua. 

Euskal Herriko txapelketa

Bi asteburu barru torneoa jokatuko du gazte arrasatearrak Euskal Herriko txapelketarako sailkatzeko. Horrez gain, Alemaniako finalerako sailkatuko balitz, Tornayk urteko erronkarik handiena izango luke ekainean, Willingen (Alemanian). 
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak