Biteri plazako salmenta postu batentzako ustiatzaile bila

Xabi Gorostidi 2019ko api. 17a, 15:24

Arrasateko Udalak lehiaketa publikoa egingo du Biteri Plazako salmenta gune bat esleitzeko. Gaur egun dauen hiru postuetatik bi jada beteta daude –kiosko bat eta gozoki denda bat– eta erdikoa esleitu nahi dute datozen 10 urteetarako.

Udalak prestatutako baldintza plegua webgunean dago eskuragarri eta horren arabera, interesdunek maiatzak 21 arte (hau barne) izango dute beren proposamenak eta eskaintzak landu eta horiek BAZen aurkezteko. Era berean, lehiaketan parte hartu hala izateko 300€ko behin behineko bermea jarri beharko dute.

Behin proposamen guztiak jasota, udal kontratazio mahaiak horiek guztiak aztertu eta lehiaketaren baldintza, oinarriak eta irizpide nagusiak aintzat hartuta, proiekturik aproposena aukeratuko du eta behin behineko bermea bere osotasunean itzuliko zaie salmenta
guneak ustiatzeko esleipena jaso ez dutenei. Esleipenak 10 urteko iraupena izango du eta epe honen ondoren, postu horien arduradunek kontratua luzatzeko aukera izango dute, bi urteko epeetan, 2056ko irailaren 15era bitarte. 

Informazio gehiago nahi izanez gero Udal webgunera jo, kontratazioa@arrasate.eus helbide elektronikora idatzi edo 943 25 20 00 telefonora deitu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak