Kadeteek Valentzian jokatuko dute; gazteek, berriz, Asturiasen

Eneko Azurmendi 2019ko api. 17a, 11:12
Ointxe-Araski taldeko jokalariak. Argazkia: Angel Ayastuy.

Electro Alavesa Araski Ointxe taldeak ezin izan du Euskal Ligako lauko finala irabazi asteburuan (59-46). Hala ere, Espainiako kluben txapelketa jokatzeko aukera izango dute, Avilesen (Asturias) maiatzaren 5tik 11ra. Kadete mailan, Ointxe-Araski taldeak Valentzian jokatuko du Espainiako kluben txapelketa, maiatzaren 19tik 25era bitartean.

Gazte mailan, Electro Alavesa Araski Ointxe taldeak ezin izan zuen Euskal Ligako lauko finala irabazi pasa den asteburuan. Izan ere, finala galdu egin zuten Asador 10 Gibajas taldearen aurka (59-46). Partidua azken laurdenean erabaki zuen talde irabazleak. Hala ere, Espainiako kluben txapelketa jokatzeko aukera izango dute, Avilesen (Asturias) maiatzaren 5tik 11ra.

Kadete mailan, Ointxe-Araski taldeak Valentzian jokatuko du Espainiako kluben txapelketa, maiatzaren 19tik 25era bitartean.

Aurrez, baina, Euskal Ligako txapeldun izateko lauko finala izango dute, Iturripen. Apirilaren 27an izango dira bi finalaurrekoak eta 28an, finala. Easo Slam! Gigantes, Gernika Kebs eta Asador Gibajas 10 taldeak izango dituzte aurkari.

Pazko Asteko campusa

Urtero moduan, aurten ere saskibaloi campusa antolatu du Ointxe!-k. Apirilaren 23tik 27ra egingo dute, Eneko Mataren gidaritzapean, eta 2003-2010 urte artean jaiotakoei zuzenduta egongo da. Izena emateko bi bide daude: eneko.mata@hotmail. com helbidera idatzita edo 629 80 47 82 zenbakira whatsapp mezua bidalita. 35 euro balio du izen-emateak.

Saskibaloiarekin lotutako mota guztietako ariketak eta probak egingo dituzte egunero, 09:30etik 14:30era.

Kataluniara

Ointxe!-k MIC txapelketan hartuko du parte maiatzaren 18tik 21era Lloret de Mar herrian (Katalunia). Infantil mailako mutilak, kadete mailako mutilak eta neskak eta junior mailako mutilak ariko dira lehian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak