Iturbide egoitzaren kudeaketaren ardura Aldundiak hartu du

Mirari Altube Arrese 2019ko api. 16a, 15:52

Maria Ubarretxena eta Maite Peña hitzarmena sinatu ondoren.

Arrasateko alkate Maria Ubarretxenak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu Maite Peñak hitzarmena sinatu dute, eta horri esker, adinekoendako 105 plaza dituen Iturbide egoitza zein bertako 94 langileak Kabiaren eskuetan geratu dira. 

Iturbide egoitza Udalaren esku egon da orain arte, baina Eusko Legebiltzarrak behin onartuta Gizarte Zerbitzuei buruzko legea bigarren mailako arreta Foru erakundeen esku geratu da, eta Udalen esku lehen mailako arreta. Horregatik, sinatutako hitzarmenari esker, Kabia Foru erakundearen ardurapean geratu da.

Iturbide egoitzaren eraikitze lanak 1982ko abenduan hasi zituzten eta 1984ko azaroaren 9an inauguratu zen. Iaz, 3.457.618 euroko aurrekontua izan zuen, eta horren kudeaketa zein 94 langileren ardura Foru Aldundiak izango du orain.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak