Nahiz eta zerrendak norbere aldetik aurkeztu, Baleike eta Ezker Anitza zerrenda bakarrarekin aurkeztuko dira maiatzaren 26ko Udal hauteskundeetan. Zurrumurrua aspalditik entzuten zen, baina halaxe baieztatu dio Baleikeko Igor Urizarrek GOIENAri. Zerrendaren izena oraindik zehaztu gabe dute, baina Elkarrekin Podemos markarekin aurkeztuko dira, eta aurretik Arrasateko zerrendari erreferentzia egingo dion izen propio bat jarriko diotela aurreratu du Urizarrek. Zerrendako lehen hiru hautagaiak, honakoak izango dira, hurrenez hurren: Igor Urizar, Eva Abuin eta Juan Luis Merino. Gainontzeko hautagaiak nortzuk izango diren eta zerrendaren izena zein izango den, aurrerago jakinaraziko dute.
Indarrak batzeari buruz galdetuta, zera adierazi du Urizarrek: "Aurreko hauteskundeetan batera aurkeztuz gero lau eserleku lortuko genituen. Beraz, indarrak batuta, emaitza hobeagoa lortuko dugulakoan gaude".