Enarak edota Aldapan gora kantuak aukeratu dituzte Arrasateko haur eta gaztetxoek, jendaurrean zegoen agertoki gainera igo eta abesteko. Ordubete inguruz gustura ibili dira protagonistak askotariko euskal kantuak abestuz. Duda gabe, gehien errepikatu den kantua aurtengo Korrikaren Klika ezaguna izan da. Batzuk, etxean edo eskolan entseguak eginda joan dira, beste batzuk, berriz, ausartak izan dira estreinakoz kantua jendaurrean abestera irten direlako.
Guztiak baina, pozik ibili dira eta elkarrekin Klika kantua abestuaz eman diote amaiera saioari.