Lauko finalera doaz Ointxe!-ko gazte eta kadete mailetako neskak

Xabier Urtzelai 2019ko api. 11a, 11:51
Ointxe Araski taldeko neskak. Argazkia Angel Ayastuy.

Euskal Ligan nabarmentzeko moduko lana egin dute Ointxe!ko kadete eta gazte mailako neskek. Hala, bi talde horiek Lauko Finala jokatuko dute; gazteek asteburuan Gasteizen, eta kadeteek Arrasaten antolatuko duten fasean izango dira, apirilaren 27an eta 28an.   

Euskal Ligan nabarmentzeko moduko lana egin dute Ointxe!ko kadete eta gazte mailako neskek. Hala, gazteek bihar, zapatua, Gasteizen jokatuko dute Lauko Finala, eta Iraurgiren kontra neurtuko dituzte indarrak, 13:00etan, Divino Maestro kiroldegian –finala domekan 12:30ean izango da. Hain zuzen, iaz, kadete mailan, talde horrek Huelvan jokatutako Espainiako Kluben Arteko Txapelketan lortu zuen onenekin batera egotea, eta aurten beste horrenbeste egin gura dute –otsailean DKS sarietan talde onenaren saria jaso zuten–.

Ointxe!-k kadeteak ekarriko ditu 

Kadete mailan, berriz, Ointxe Araski dagoeneko sailkatu da Espainiako Txapelketarako –liderrak izan dira Euskal Ligan–  eta baita Easo Slam! Gigantes taldea ere. Hala, apirilaren 27an eta 28an Ointxe!-k Iturripen antolatuko duen Lauko Final horretan txartel bakarra egongo da jokoan, eta baita Euskal Ligako txapela nork jantziko duen, noski.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak