Mendi martxa 07:00etan abiatuko da Biteri Plazatik, eta bi ibilbide izango ditu: luzea eta laburra. Luzeak 41 kilometroko luzera du, eta 2900 metroko desnibela. Laburrak, aldiz, 34 kilometro luze ditu, eta 2.100 metroko desnibela.
"Ekainaren 9rako lan taldea nahiko osatuta daukagu, baina laguntzeko jende gehiago apuntatzen bada, askoz hobe" azaldu dute antolatzaileek. Horretarako prest daudenek zabalik izango dituzte elkarteko egoitzak martitzen eta eguaztenetan, 19:30eatik 20:30eara.
