Bere atean bi gol sartuta, Mondrak ezin partiduari buelta eman

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2019ko api. 7a, 19:30
Mondra eta Mutriku taldearen arteko partidua gaur, domeka, Mojategin.

Gogoz ekin dio Mondrak Mutrikuren aurkako neurketari baina hogeigarren minutuan bere atean sartu du gola etxeko taldeak, eta handik gutxira etorri da bigarrena, hori ere, bere atean sartuta. "Gure lekua galdu dugu orduan eta saiatu gara buelta ematen baina ez dugu lortu. Bigarren zatia indarrez hasi dugu, baina, ezin buelta eman", azaldu du Mondrako entrenatzaile Jorge Davilak.

Denboraldia bukatzeko bost partidu geratzen dira aurretik, eta entrenatzailearen esanetan, ahalik eta goien bukatzea da taldearen asmoa da. "Hainbat lesionatu eta baja ditugu une honetan baina espero dugu Aste Santuko oporren ostean jokalari gehiago izatea jokatzeko moduan. Ahalik eta sentsazio onenekin bukatezea da gure nahia. datorren astean, Irunen jokatuko dugu, ea handik etxean galdu ditugun puntuak eskuratzerik dugun".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak