Saskibaloi festa ederra Herriko Plazan

Imanol Beloki Unamuno 2019ko api. 6a, 18:00

Ointxe! taldeak eta Ibai-arte merkatari elkarteak saskibaloi kantxa bihurtu zuten Herriko Plaza atzo, zapatua. Herriko jokalari gazteez gainera, Debagoieneko beste herrietatik etorritakoek ere gustura jardun zuten elkarrekin 3X3txiki partiduak jokatzen eta tiro-lehiaketatan. Jokatzeaz gainera, saskiratze-teknika hobetzeko trikimailuak ikasteko aukera izan zuten Arrasateko saskibaloi taldeko jokalari nagusien eskutik.

Saskibaloi harrobia osasuntsu dagoela erakutsi zuten gazteek eta eredu dituzten jokalarien aurrean jokatzeko, eta horiekin goiz ederra partekatzeko aukera izan zuten atzo IbaiOintxe! jaian. Herriko saskibaloiaren aldeko festak arratsaldean jarraipena izango du, eta baloiei eta saskiei lekukoa hartuko die bestelako ekintzek, halaxe adierazi zuen Ibai-arte elkarteko presidente Jon Apraizek: "Saskibaloia kalera atera nahi izan dugu gaur, Ointxe taldeari gure laguntza eskaintzeko. 18:30etan goizean goizetik burruntzian erreten ari garen txahal pintxoak salduko ditugu eta jasotako dirua herriko saskibaloi taldearentzako izango da. Eguna borobiltzeko, 19:00etan, The Song taldearen kontzertua izango dugu".

Erlazionatuak

'IbaiOntxe!' jaia argazkitan

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2019 api 06 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak